Federación Vasca de Voleibol
06/03/2024 at 17:18
Head

Hernaniko Goiz Eguzki Hartubol taldeak Galiziako topaketetan parte hartuko du

Gaur abiatuko dira Galiziara, eta igandera arte jarduera ezberdinak egingo dituzte bertan.

Galiziako topaketa batzuetan parte hartuko du aste honetan Goiz Eguzkiko Hartubol taldeak. Gaur bertan abiatuko dira hernaniarrak Galiziara, eta igandean egingo dute buelta, Galiziako eremu ezberdinetan zenbait jarduera eginda. 

Guztira 28 jokalari joango dira irteerara, eta 12 pertsona gehiago batu dira espediziora, animatzeko eta antolakuntza lanetan aritzeko. Lehenengo topaketa bihar goizean izango dute, Ourenseko Los Remedios kiroldegian. Ekainaren 6an, ostegunean, Pontevedran jokatzeko aukera izango dute, eta ostiralean Vigoko taldearekin elkartuko dira, «haiek Hernanira egindako bisita itzultzeko helburuarekin». Topaketa guztien ondoren lagunarteko bazkariekin borobilduko dituzte egun guztiak. 

Bidaia ondo aprobetxatzeko, atseden hartzeko eguna izango dute larunbata, bertako inguruak bisitatu eta lasai ibiltzeko. 

Goiz eguzkiko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiete bidaia hau antolatzeko lanean aritu diren pertsona eta erakunde guztiei, eta adierazi dute edonork dituela Hartubol taldean parte hartzeko ateak zabalik.

Kronikaren berri ematen du

0 Like

Like
Follow all of the competition's information on your iPhone or Android phone
Sponsors
EUSKO JAULARITZA
Look EUSKO JAULARITZA

Your browser was unable to load all of our website's resources. This is probably due to a firewall, a proxy or one of your browser's addons or settings.

You can press Ctrl + F5 or Ctrl + Shift + R to force your browser to reload them. If this does not work, try using a different browser or contact your system administrator or ISP to solve this problem.